XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hortik hirugarren mailako neuronak garun-azaleko goranzko zirkunboluzio parietalera abiatzen dira.

Garun-azalaren eremu horrek I. eremu somatiko izena du.

Beste neurona batzuk II. eremu somatikora doaz.

49.3.3. GARUNEKO AZAL SOMATIKOA

Garunaren funtzioei buruz hitz egin aurretik garrantzitsua da garun-azala nola dagoen egituratua jakitea.

49.4. irudian garun-azala zenbakitutako 50 eremutan banatuta ageri da.

Eremu horiek Brodmann-en eremuak dira.

Mapa hori garrantzitsua dugu, neurologo eta neurofisiologo guztiek erabiltzen baitute garun-azalaren atal desberdinak izendatzeko.

49.4. irudian ikus dezakegu garun-azalaren erdialdean ildo handia dagoela (Rolando-ren arteka).

Orokorrean gorputz osotik datozen kinada sentsorial guztiak arteka horren atzean dagoen eremuan bukatzen dira.

Are gehiago, garun-azal sentsorial somatikoa arteka honen atzealdean dago, Brodmann-en 1., 2., 3., 5., 7. eta 40. eremuetan hain zuzen.

Eremu hauek guztiek garun-azalaren lobulu parietala osatzen dute.

Artekaren aurrealdean dauden eremuek gorputzaren kontrol motorea lantzeko eta pentsamendu analitikoaren zenbait alderdi lantzeko funtzioa dute.

Rolando-ren arteka

Silvio-ren arteka

49.4. irudia. Giza garun-azaleko Brodmann-en eremuen banaketa.

Sentsazioen prozesamendurako I. eremu somatikoa da garrantzitsuena, nahiz eta II. eremu somatikoak ere zerikusia eduki.

49.3.3.1. Gorputzaren proiekzioa I. eremu somatikoan

49.5. irudian eremu somatiko honetako toki bakoitzak gorputzeko zein sentsazio-kinada jaso-

I. eremu sentsorial somatikoa

II. eremu sentsorial somatikoa


Izterra
Toraxa
Lepoa
Sorbalda
Eskua
Mihia
Hanka
Besoa
Abdomena
Aurpegia
Behatzak
Genitalak
Oina
Hanka
Aldaka
Enborra
Lepoa
Burua
Sorbalda
Besoa
Ukalondoa
Besondoa
Eskumuturra
Eskua
Hatz txikia
Hatz nagia
Hatz luzea
Begia
Sudurra
Aurpegia
Goiko ezpaina
Ezpaina
Beheko ezpaina
Haginak, oiak eta barilak
Mihia
Eztarria

Abdomenaren barnea

49.5. irudia. Garun-azaleko bi eremu sentsorial somatikoak: I. eta II.a. Gorputz-atal desberdinei garun-azaleko I. eremu sentsorial somatikoan dagozkien eremuak.